

Gure instalazioak ezagutu itzazu
. Bulego eta Administrazio Saila
. Giza Taldea
. Makineria eta Bideak
. Zuzendaritza Arloa eta Harreta

Goizalan SLn erreabilitazio eta eraikuntza serbitzu orokorrak eskaintzen ditugu. Igeltzeritza, iturgintza, elektrizitate, indusketa, eraispen, interiorismo eta gremio kudeaketa arloak lantzen ditugu.
Goizalan gara
Enpresaren jarduera ekonomikoa bizitza, industria eta zerbitzuak asetzeko eraikuntzen eraketa, erreabilitazio eta mantenimenduan datza.
Goizalan Eraikuntzak SL, 2008. urtean gipuzkoako merkataritza-erregistroan osatu zen.
Ezkerraldeko atalak gure misio, ikuspegi eta balore kodea aurkezten du. Goizalan benetan ezagutu dezazun nahi dugu, eta horretarako, wubgunea arakatzen jarraitzeko gonbiddapena luzatzen dizugu. Webgunea erraza eta azkarra eratu dugu, gure nortasuna arintasunez ezagutzera emateko.
"Etorkizuna zurekin batera eratzen dugu.
Eraiki dezagun etorkizuna.".
Informazio gehiago behar izatekotan jar zaitez gurekin harremanetan konpromisorik gabe bai Harremanetan jarri atalera joz, baita heme click eginez.
Misio, ikuspegi eta balore kodea

Eraikinen eratze eta mantenimendurako arloetan gure bezeroen asetasun osoa bermatzea dugu misio bezala, bai esparru pribatuan, baita publikoan ere, jarduera bakoitzerako behar besteko kualifikazioa duten langileak proposatuz, erabilitako materiale guztien lehen maila eskatuz eta prezio lehiakorrak eskainiz.
Gure ingurune eta jarduera sektorearen erreferentzia izan nahi dugu, egiten dakiguna edonork baino hobeto eginez, enpresa osatzen duen gizaki taldearen garapena landuz. Hauxe da izan ere etorkizunerako ikuspegia.

Gure jardueraren euskarria honako hiru zatitan murriztu dezakegun balore kodean zehazten da. Honek, era berean, enpresaren gogoeta biltzen du, baita enpresa eraiki ere eta gure inguruaren garapena sustatzen du egunero:
- Gure jarduera guztiak langile kualifikatu eta espezializatuek jorratuko dituzte arlo bakoitzean.
- Erabilitako materialeak lehen mailakoak izango dira beti, gure proiektuak denbora pasa ahala berdin jarraitu dezaten eta hauen erabilera bermatua egon dadin.
- Enpresaren barne giza erlazioak egunero landuko dira lan ingurugiro erosoa sortuz eta guztion lana benetan aintzat hartuz.

